Ongi etorri lagunok!

lunes, 7 de marzo de 2011

Testu birsartua

Zergatik blogak irakaskuntzan? Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak. Baina, ba dagoz beste argumentu pisutsuak bitakorak erabiltzeko eskolako lanerako: Aktibitatea bideratzen dutenez, aprendizaia adierazgarriago egiten da. (Edgar Daleren konoa) Ezagutzaren eraketa laguntzen dutelako indibiduala eta soziala. Informazioa kudeatzeko aukera ematen dute. Diskurtsoa antolatzen laguntzen du (exijitzen dute) Parte-hartzea eta eztabaida errazten dute Ikasleak sortzaile, editore bihurtzen dira.

domingo, 6 de marzo de 2011

Informazioaren gizartea

Gaur egun, teknologia berriek gero eta eragin handiagoa daukate gure gizartean, hau da, informazioaren gizartean. Argian argitaratutako euskarazko kazetaritzaren I.kongresuaren txostenean irakurri ahal denez "Informazioaren gizarte hau informazio eta komunikazioaren teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortu duen ekoizpen eta truke sistema da". Argi dago, denok gaudela gizarte honetan murgildurik, nahiz eta askotan horretaz ez jabetu.


Honek denboraren poderioz, gero eta indar gehiago hartzen doa eta guk honen aurrean, honi aurre egiten jakin beharko diogu. Izan ere, etorkizunean teknologi berriei erantzuten jakin beharko dugu, haurrei irakatsiz. Beraz, horretarako behar bezala prestatu beharko gara, informazioaren gizarte honetara, noski, honen erabilera egokia sustatuz. Aipatu behar da, honek gure umeen heziketa prozesua hobetzeko eta garatzeko ezinbesteko tresna dela, ikaskuntzan oso onuragarria izanik. Orduan, honek eskaintzen dizkigun abantailak aprobetxatu behar ditugu, baina beti ere dagokion neurrian.

Orain bideo hau ikustea gomendatzen dizuet. Hemen informazioaren gizarteak izan duen eboluzioa nabarmentze da.

Ondoren agertzen den link-en klik eginda, informazioaren gizarteari buruzko hainbat informazio baliogarri irakurtzeko aukera izango duzue.


Eta amaitzeko, gaian gehiago sakondu nahi izanez gero, informazio osagarri gehiago aurkitu al izango duzue nire Delicious-en.