Ongi etorri lagunok!

domingo, 27 de febrero de 2011

Web 2.0 "The Machine is Us"

Hona hemen bideo interesagarri bat web 2.0 kontzeptua hobeto zehazten lagunduko diguna



Hipertestualitateari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

lunes, 14 de febrero de 2011

Web 2.0.

Ondorengo bideoa ikusi eta datorren astean klasean komentatuko dugu.

Informazio gehiago wikipedia topa dezakezue. Horretarako link honetan klik egin
Ikusi, arretaz irakurri eta jarraian iruzkin bat egin.

domingo, 13 de febrero de 2011

OnGi EtORRi ;)

KAIXO!

Gaurkoan, nire lehen eguna izanik, ongi etorria eman nahi dizuet sartu zareton guztioi.

Ni Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan ikasten ari  naizen ikaslea naiz eta hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak deituriko irakasgaian oraingo honetan blog bat irekitzea tokatu zaigu. Lehenengo aldia da horrelako gune bat sortzen dudala eta honen bidez irakasgai horrekin zerikusia duen hainbat informazio, artikulu, gogoeta... aurkeztuko ditut eta zuen gustuka izatea espero dut.

Badakit blog hau hasieran nahiko hutsik ikusiko duzuela, baina denborarekin hobeto moldatzen eta itxura ezberdina hartzen joatea espero dut. Niretzako gauza berria izanik hasiera batean kostatuko zaidalakoan nago, baina ahaleginduko naiz ahalik eta hoberen egiten. Horretarako ere, zuen laguntza eta parte hartzea ezinbesteko da.
Oraingoan behintzat lerro hauekin utziko zaituztet.

Besterik gabe, ongi etorriak nire lehen blog-era!!!

Olaia.