Ongi etorri lagunok!

domingo, 27 de febrero de 2011

Web 2.0 "The Machine is Us"

Hona hemen bideo interesagarri bat web 2.0 kontzeptua hobeto zehazten lagunduko diguna



Hipertestualitateari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

1 comentario:

  1. Historian zehar hainbat aldaketa egin dira teknologia berriei dagokionez, horiek hoberantz eginez. Web 2.0 web 1.0ren ondorengoa da. Informazio sortzeko sistema sozial honetan denok gara partaide, edonork sor dezake web gune bat, parte hartu, informazio trukatu... Beraz, internet erabiltzeko era berri honek, erabiltzaileei aukera ugariagoak eskaintzen dizkie informazio eta ezagutzaren sorkuntzaren inguruan.
    Hasteko testu digital eta idatzia konparatzen ditu, eta honi testu digitala malguago eta mugikorragoa dela gehitzen dio.
    Horrez gain, bideo honek HTML eta XML lengoaiei buruz ere hitz egiten digu. Lehenengo webak HTMLan idatzia izan zirela aipatzen du, web dokumentu baten egitura definitzeko diseinatuak izan zirelarik. Denborarekin elementu gehiago gehitzen joan ziren. Informazioa egituratzeko erabiltzen zen eta honetan formatoa eta edukia batera joan behar zuten.
    XMLeri esker formatoa eta egitura banatu daitezke. Izan ere, honek edukia definizen baitu. Hemen erabiltzaileek bere elementuak sortzeko aukera dute eta gainera, egituratutako datuak informazio sistema desberdinen artean partekatzen ditu. Honetan datuak esportatuak izan daitezke eta XMLak datuen truke automatikoa errazten du. Erabiltzaileek webean publikatzeko orduan, ez dute inolako kode konplikaturik ezagutu behar. Azken batean, lengoai honek datuen elkartrukatzea errazten du.
    Honi esker, guk nahi bezala antolatzen ditugu gauzak, gu makina bihurtuz.
    Orduan aurrekoan esandakoa kontuan hartuz, kontuz ibili beharra daukagu erabiltzen dugun informazio guztiarekin, nolabait esanda gu baikara informazio horren sortzaile eta gure esku dago informazio hori, zer publikatu nahi dugun eta nola gure esku dago beraz, modu seguru batean eta kontu handiz ibiltzea ezinbestekoa izango dugu.

    ResponderEliminar