Ongi etorri lagunok!

domingo, 10 de abril de 2011

Eten digitala eta Hezkuntza

"Reflexiones sobre la brecha digital y la educación" artikulua Julio Cabero Almenara, Selvillako unibertsitateko irakasleak, eten digitalari eta hezkuntzak honen aurrean egin dezakeenaz informazioa eskaintzen digu. Bertan, eten digitala zer den azaltzean gain, honen motak eta eskolak bete beharreko paperaz mintzatzen da. Testua oso interesagrria dela iruditu zait eta irakurtzea gomendatzen dizuet. Orain testu honi buruzko iruzkina egingo dut, baina zuek artikulu guztia irakurri nahi izanez gero egin ezazue klik hemen.


  • Zer da eten digitala?
Autoreak, hasieratik eten digitala betidanik existitu dela aipatzen du. Eten digitala sarera sartu ahal diren edo sartu ezin diren pertsonen, erakundeen, gizarteen edo herrialdeen arteko desberdintasuna da. Hau da, teknologien bidez informazioa, ezagutza eta hezkuntza jasotzeko desberdintasunak. Ondorioz, pertsona horiek internetek ahalbidetzen duen komunikazio, formazio, bultzada ekonomikoaren... posibilitateetatik baztertuta geratzen dira. Eta hortaz, garapen ekonomiko, sozial eta pertsonaletik at geratzen dira. Beste modu baten esanda, eten digitalak sareen sarbidearen egonezeari erreferentzia egiten dio, eta bertan dauden bestelako herramienteei ere.
Gaur egun eten digitala ez da teknologiara mugatzen, baizik eta eten soziala bihurtzen ari da. Ez da bakarrik bazterketa teknologikoa ematen, soziala era pertsonala ere.
  • Azaldu bereizten diren eten motak, autorearen arabera.
Hainbat eten mota desberdin aurki ditzakegu, ondoren bakotza bana-banan azalduko ditut:
-Ekonomikoa: herrialdearen maila ekonomikoaren araberakoa da, beraz, herri pobre eta aberatsen artean ezberdintasuna emango da. Ekonomia mailak teknologia berrien erabilera baldintzatzen du.
- Politikoa: Honetan ekonomikoa eta soziala bereizten dira. Hemen herri garatu eta ez garatuen arteko aldea azaltzen da.
-Hezkuntzazkoa: Alfabetatze digitalarekin du Zerikusia. Teknologia berriak erabiltzeko beharrezko prestakuntza jaso behar da, bestela ez dugu IKTak eskaintzen dituen abantailaz disfrutatuko.
- Hizkuntzazkoa: Sarean aurki ditzakegun hizkuntza nagusia ingelesa da, Web orrialde berrienak, egituratuenak, edota zientzi orrialde interesgarrienak hizkuntza horretan daude, informazio asko hizkuntza horretan eskaintzen da. Beraz, hizkuntza hau menperatzen ez dutenek ez dute informazio hori jasotzeko aukerarik izango.
- Belaunaldikoa: Adinaren arabera teknologia berrien inguruko ezagutzak ezberdinak dira. Gehin eralbitzen dituztenak gazteak dira, 25-34 adin tartekoak, helduek baino erraztasun gehiago daukate.
- Genero etena: Gizonezkoak emakumeak baino gehiago erabiltzen dute teknologia berriak. Hala ere, urteen poderioz desberdintasun hau gutxitzen ari da, baina herrialdeei erreparatuz aldaketa nabarmenak daudela ikus ditzakegu.
-Psikologiko-fisikoa: Hezkuntza premia bereiak dituzten pertsonak aukera gutxiago dituzte teknologia berrien aurrean, ez daude hauentzako egokituak.
-Irakasle-ikasleen arteko etena: Ikasleek irakasleek baino erraztasun gehiago daukate IKTak erabiltzeko orduan eta irakasleak honen aurrean dudakor geratzen dira.

  • Zer proposatzen du eskolan egiteko, edo zein izan beharko da eskolaren papera?
Autoreak eskolan hartu beharreko proposapen batzuk aipatzen ditu: azpiegitura gehiago izatea, teknologia egokiak eta malguak jarri, hardwarrean bakarrik ez zentratzea sofwareari ere garrantzia ematea, irakaslearen prestakuntza... Azken hau, irakasleen prestakuntza oso garrantzitsua da, irakasleak beharrezko formakuntza jasotzea. alfabetazio digitalaren alde. Horrela IKTak modu egokian erabiltzeko eta ahalik eta etekin gehien atera ahal izateko.
Hezkuntza eta enpresen lankidetza estutzea ere proposatzen du eta eten digital desberdinen inguruko kontzientzia soziala sortzea ere, eten guzti hauek desagertarazteko.

  • Zure ustez, zer egin dezakegu eskolan?
Gaur egun, edozein eskoletan teknologi berriak aurkitzen ditugu. Beraz, horren aurrean, eskolak lehenik eta behin, autoreak esandakoaren bat nator, irakasleak beharreko preskakuntza izatea ezinbestekoa dela deritzot. Teknologia berriak modu egoki eta seguruan erabiltzea eta gero ikasleei irakastea eta ezagutza horiek transmititzea, teknologi mundu horretan trebatzeko. Izan ere, hauek gero eta indar gehiago hartzen doaz, eta hori gure gizartean islatzen da eta ondorioz, gure eskoletan ere eragina izango du. Hortaz, hauek behar bezala erabiltzen ikasi eta haurrak ere neurri batean, teknologia berrien inguruan prestatzen hasi beharko ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario