Ongi etorri lagunok!

domingo, 17 de abril de 2011

Gaitasun digitala

Oraingoan gaitasun digitalari buruz hitz egiten duten bi bideo aurkeztuko dizuet, bakoitzak gai honen inguruan duen ikuspegia azalduko duelarik. Oso bideo interesagarri eta esanguratsuak dira, hortaz, denbora pixka bat hauei eskaintzea gomendatzen dizuet.

Lehenengoa, Multimedia Literacy Digital Story bideoak, teknologia digitalek nolako bilakaera jaso duten azpimarratzen du, konparaketa abten bitartez. Aspaldian, umeek gauzen inguruan amesten zuten, nolakoak izan litezkeen imajinatuz, baina gaur egun, horren inguruan aldaketa txiki bat eman da. Orain, haurrek horiek ikusteko, sentitzeko, aztertzeko eta bizitzeko aukera dute, amets horiek gure errealitatearen parte izan daitezke teknologia berriei esker. Honek erakusten du, denbora aurrera joan ahala aurrerapausuak eman direla, baita digitalizazioari esker hezkuntzak hainbat aldaketak jaso dituela.

Eta bigarrena, Tiscarresume. Honetan Tiscar Larak Mondragonen emandako hitzaldi baten esandakoaz mintzatzen da. Lehenengo eta behin, ikuspuntu kritikoa abiapuntutzat harturik irakurketa eta idazketa digitalari garrantzia ematen dio.
Ohiko konpetentzia digitalak ulertzea ez da bakarrik herramienta digitalak erabiltzea, baizik eta modu kritiko batean erabiltzen jakin behar da: sarean dagoena analizatzen, bilatzen, interpretatzen... jakin behar da. Horrez gain, guk kontsumitzen duguna nork sortzen duen aztertzea ere ezinbestekoa da.
Bestalde, guzti honen atzean dagoen maerkatuari buruzko hausnarketa bat egitera bideratzen gaitu. Nork kontrolatzen ditu gure datuak? Nork eramaten du dirua? Beti dago nonor dirua irabazten duena, baina nor da hori? Honen inguruan hainbat galdera ditugu, eta erantzun bakar bat ere ez.
Lararen xede nagusia zalantzak eta galderak botatzea izan da, jendea teknologien atzean diseinu eta praktika batzuk daudela ohartzeko, eta guk hauek erabiltzean erantzunkizun bat daukagula adierazteko.
Behin eta berriz errepikatzen duen ideia kritikoak izan behar garela da, kritikoak sarean irakurtzean, bilatzean eta erabiltzean. Horrez gain, kultura digitalean parte hartu, ulertu eta bertan aktiboa izan behar garela dio, eta batez ere, hezkuntza esparruan. Taldean konpartitzeko eta ekoitzeko kultura ulertu behar dugu, izan ere honek balore batzuk inplikatzen ditu eta horietaz parte hartu behar dugu. Sarea ekosistema baten moduan ikusi behar da, eta horretan hezi behar da. Sarean aurkitzen dugun ezagutza hobetu, berreraiki eta berriro sarera bueltatu behar dugu. Larak aipatzen du jendeak egiten duena ez duela baloratzen, lotsa ematen diela berian material edo ekarpenak erakustea eta hori gainditzeko autoestima landu behar duela proposatzen du. Denok erratu gaitezke, baina hasiera batetik egileak ikasleak eta gu garelaohartu behar gara .

No hay comentarios:

Publicar un comentario